XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argiak piztu eta laister ziren etxekoak ikuluan eta baserriko gizona atarian eskuan eskopeta harturik.

Kalte handi xamarra egin omen zuten gau hartan, abereek min handiak hartu omen zituzten, ikaraturik aldegin nahian, lepoko kateei tiraka.

Halako bihurrikeria asko egiten zuten inguruetako pertsonak eta abereak ikaratuz.

Gure Leon Txikik bi edo hiru urtetan jo zuen.

Beldurragatik utzi zuten (hasieran inork ez zekien zein ziren, baina gero eta susmo gehiago zegoen hauek zirela eltzegorra jotzen zutenak) eta aspertu zirelako.

Debekaturik egotearekin bera konforme zegoen, jendeak osasuna galtzeko moduko sustoak hartzen baitzituen.

Esaten zuenez, lehen Kaballeriak zelaietatik eta soroetatik bidaltzeko erabiltzen zen.

Guk ere (nahi gabe) probatu izan dugu eltzegorraren poderea.

Behin batean Pasai Antxoko plazan jotzen geundelarik, ikus-entzuleen artean, aulkien lehenengo lerroan bazegoen mutil bat bere zakurrarekin.

Ez genuen horretan erreparatu eltzegorra jo genuen arte.

Emanaldiaren momentu batean eltzegorra jo behar genuela eta zakurrak honen hotsa entzun zuenean hanka egin zuen zaunka baino oihu edo negar gehiago eginez bere jabearen aginduei inongo jaramonik egin gabe.

Biak, zakurra eta jabea desagertu ziren eta ez genituen berriz han ikusi.

TTIPIUNTZIA-ZANBONBA

Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, gutxi bada ere, oraindik erabiltzen da zanbonba arrunta zarata ateratzeko eta kantuaren erritmo lagungarritzat.

Zuberoan ere, mota horretako tresnak erabili izan dira.

Han ttipiuntzia izena ematen diete.

Eltzegorraren kasuan larrua bibratzen jartzeko igurtzitako soka baten bidez eragiten bada, kasu honetan hori kainaberazko edo igurtzitako zurezko makiltxo baten bitartez egiten da.

Bibrazio eragilea gogorra denez (makiltxoa), posible da erritmoa markatzea eskuarekin gora eta behera igurtziz.